A_145 – Subjuntiboa_1

o  A_145_0:   Aurkezpen orokorra.
o  A_145_1aNor (OA) – Osatu
o  A_145_1bNor (LA) – Osatu
A_145_2aNor-Nork (OA) – Osatu
o  A_145_2bNor-Nork (LA) – Osatu
o  A_145_3aNor-Nork (OA-LA) – Berridazketak
o  A_145_3bNor-Nork (OA-LA) – Osatu
o  A_145_4aNor / Nor-Nork (OA-LA) – Osatu
o  A_145_4bNor / Nor-Nork (OA-LA) – Osatu

Itzulpenetan, batez ere, baliteke ondo egotea eta programak txartzat ematea (sinonimoak, ordena, etab.). Kasu ezberdina da galdegaia aldatzen baduzu.  Kontuan eduki! Dena den, ez da azterketa bat, laguntza baizik.

Si ves algún error en algún ejercicio, indícalo, por favor, en el recuadro ‘Utzi erantzun bat’. …                                                                                                                    … Ariketa batean, akatsen bat ikusten baduzu, adierazi, mesedez, ‘Utzi erantzun bat’ koadrotxoan.  Mila esker!

Advertisements

6 thoughts on “A_145 – Subjuntiboa_1

  1. ez dakit horrela den ala ez :
    A138 subjuntibo 1 11 Gu ingelesez mintza gaitezeLA ingalaterrara joan gara.
    ez da joan gaitezen?? helburua delako (zertarako?)
    ez dakit eh nik ikasten ari naiz eta, baina badaezpada.
    mila esker eta barkaidazu.

    • Pakartu, Dani! Kanpoan izan naiz eta orain arte ez naiz etxera heldu.
      Ariketa horiek aspaldian egin nituen eta hor utzi. Orain arte ez ditut ikusi eta bai, orain erantzun batzuk aldatuko nituzke.
      Esaten didazuna zalantzan dago eta euskalki guztietan ez da gauza bera egiten. Idazleek ere ez dute praktika bera, adibidez, EITB-koek.
      Nik neuk gai horretako ‘Aurkezpen orokorra’ atalean agertzen dena esango nizuke:
      — Borondatea eta helburua adierazteko, erabili -(e)n.
      Aditzak: Nahi, gura, gurago, nahiago, beldur izan, beharrezko izan, zilegi izan…
      — Zehar agintea adirazteko (esan, adierazi, jakinarazi), ordez, erabili -(e)la.
      — Borondatea azaltzeko, baina zerbait komunikatzen duten aditzekin (erregutu, eskatu, agindu, proposatu, gomendatu), nagusitzen ari da -(e)la erabiltzea.
      Eskerrik asko esateagatik.

  2. Aupa!
    Akats txiki bat aurkitu nuen “Nor – LA” ariketan: “Ingelesez mintza gintezen bidali ginTZuten” eta “gintuZTen” da. Ez da garrantzitsu baina esaten dut arikate amaitzean txar emaitz bat ateratzen delako jajajaja.
    Eta zalantza bat dut: 15. galderan, “Lorea eskolara itzul zediN nahi zuten” agertzen da erantzun zuzenaren moduan. Ez litzateke izango “eskolara itzul zediLA”? (Borondatea adierazten duelako esaldiak).

    • Bai, akatsa zuzendu egin dut. Eskerrik asko!
      Irakurri, mesedez, A_145_0: Aurkezpen orokorra.
      – ‘Borondatea’ bakarrik adierazten duten aditzekin, -(e)n erabili behar da.
      – ‘Borondatea’ eta ‘komunikazioa’ adierazten dituztenekin, -(e)la erabil daiteke (ez da derrigorrezkoa).

      • Aaah vale vale, orain ulertu dut nola den.
        Irakurtzean, -(e)LA erabiltzea derrigorrezkoa zela ulertu nuen, (oraindik ez dudala hizkuntza ondo kontrolatzen dirudi -.-‘ ) jajajaja.
        Milesker!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s